Seguros Catalana Occidente aseguruak, Plus Ultra Seguros, Seguros Bilbao eta NorteHispana Seguros marka bakarrean batu gara. Occident izango gara.
Ulertzen zaitugulako batu gara, eta zu ulertzeak gauzak errazagoa nahi dituzula jakitea esan nahi du. Bizkorragoak izateko batu gara. Zugandik hurbilago egoteko, zauden lekuan zaudela.
Behar duzunera azkarrago moldatzeko. Gure indar guztiak are profesionalagoa eta pertsonalizatuagoa den zerbitzua ematean jartzeko. Bizitzako etapa guztietan pertsonak ulertu eta lagunduko dituen enpresa liderra izateko.
Trantsizio-prozesu bat abian jarri dugu eta 2023 osoan luzatuko da. Prozesu hori elkarrekin egingo dugu, urratsez urrats, eta beti zure alboan.
Seguros Catalana Occidente, Plus Ultra Seguros, Seguros Bilbao edo NorteHispana Seguros enpresen aseguruduna bazara, zure kontratu-erlazioak mantenduko dituzu, eta dagozkien sozietate-integrazioak gertatzean, horren inguruan jakinaraziko zaizu. Ez da aldaketarik izango zure polizen estaldura eta primen baldintzetan fusio horren ondorioz.
Bai, zure bitartekaria egun duzun bera izango da. Gainera, eskura dituzu harremanetarako gure kanal guztiak, behar duzunean laguntza izateko.
Seguros Catalana Occidente, Plus Ultra Seguros eta Seguros Bilbao marken pean dauden markak aipatutako enpresen fusioa gertatzean, 2023aren amaieran, baztertu egingo dira, Occident izango delarik ondoriozko enpresak erabiliko duen marka. Bestetik, NorteHispana Seguros enpresa mantendu egingo da sozietate gisa, aurrerago, bateratzen den arte.
Occident GCO taldearena da, nazioarteko hedadura duen aseguru-etxea, 150 urte baino gehiagoko historia duena eta 50 herrialde baino gehiagotan lan egiten duena.
Pertsonei eta enpresei euren bizitzako etapa guztietan laguntzea, euren lekuan jarrita, horiei orainaldian lasaitasuna eta etorkizunekiko konfiantza ziurtatzeko. Enpatia erabiltzea banako eta gizarte gisa aurrera egiteko modurik onena bezala.